Elbarrientzako aparkatzeko tokietan autoa uzteagatik iaz eguneko isun bat jarri dute

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 5a, 08:23

Minusbaliatua izan gabe beraientzat gordetzen diren plazetan autoa uzteagatik 348 pertsonari jarri die isuna udaltzaingoak 2018an. 

Arazorik gabe minusbaliatuentzako bereziki adierazitako aparkatzeko tokian utzi dute autoa gutxienez 348 pertsonak Iruñean. Eta isuna jarri die noski udaltzaingoak. Elbarrientzako txatelik izan gabe haientzako tokian autoa gero eta jende gehiagok uzten duela ematen du. Gero eta gehaigo salatzen ari da praktika hori sare sozialen bidez ere. 2018ko datuek diote udaltzainek 348 isun jarri dituztela horregatik, alegia, ia eguneko isun bat oker aparkatzeagatik autoa. 200 euroko isunarekin dago zigortua erabilera oker hori. 2017ko datuei begiratuta isun gehiago izan ziren urte hartan, guztira, 376 isun. 

Elbarrientzako bereziki gordeta dauden aparkalekuetan autoa uzteagatik 200 euroko isuna dakar: gauza bera da karga eta deskargarako eremuetan utziz gero, bigarren ilaran utziz gero edota toki okerrean utziz gero. 

Minisbaliatuentzako txartelak oker erabili dituzte askok

Txartelik izan gabe elbarrituentzako tokietan autoa uzten dutenei jarri diete isuna urteotan. Baina ez kasu horietan bakarrik. Badira minusbaliatuen txartela izan eta modu okerrean erabili dutenak ere: txartela erabili baina pertsona elbarritua momentu horietan autoaren erabiltzaile ez izatea, adibidez. Beste batzuetan elbarria den pertsona zendu eta hala ere haren senitartekoek txartela erabiltzen segitu dute. Halakoekin ere egin dute topo udaltzainek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!