Agata Deunaren kopla kantari arituko dira gaur arratsaldean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 4a, 16:48

Zaldiko Maldiko eta Arturo Campion euskaltegiko kideak 19:00etan elkartuko dira Zaldikon eta Txantreako Biltokik 18.00etarako egin du deialdia. 

 
 
Santa Ageda bezpera ospatuko dute Zaldiko Maldiko elkarteko kideek eta Arturo Campion euskaltegiko ikasle eta irakasleek gaur Iruñeko Alde Zaharrean. 19:00etan gelditu dira Zaldikon kopla zaharrak eta berrien entsegua egiteko. Hor txistorra eta ardoa ez dira faltako txintxurra eta gorputza berotzeko.
19:45etan kalera aterako dira. Ibilbidea: karrika Nagusia, San Frantzisko Plaza, Indatxikia, Udaletxe plaza,  Nabarreriako plaza, eta azken kantuak, Foruen Monumentuan, Sarasaten. 
Bestalde Txantrean, Euskaldunon Biltokik deialdia egin du 18:00etan biltzeko Ezkaba Plazan. 
 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!