Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 31a, 19:04

Eguesibarrera gerturatu gara bertako eragile eta bizilagunak ezagutzeko!

Eguesibar ezagutzeko asmoz, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eskolatik aritu gara zuzenean. Bea Agirre musika irakaslearen 5. mailako ikasleen musikaren abiatu gara.

Eguesibarreko udal zinegotziekin solasaldia izan dugu ondoren. Geroa Baiko Joseba Orduña eta EH Bilduko Amaia Etxarterekin udalaren egoeraz hitz egin dugu. 

Koldo Azkona euskara teknikariarekin euskarak ibarrean duen egoera ezagutu dugu. 

Joakin Lizarraga ikastetxeko Amaia Goienetxe zuzendariarekin, berriz, eskola nolakoa den jakin dugu. 

Sarrigurenen antolatzen diren kultur jardueren inguruan, Sarri Kultur elkarteko Alberto Mendilazo eta Amilkar Gomesekin aritu gara. Martxoaren 1ean ospatu dira Sarrigurenen inauteriak. Garai bateko ospakizuna berreskuratzeko egin duten lana azaldu digute.

Guraso asko ibiltzen da arratsaldean Joakin Lizarraga eskola inguruan. Gure mahaira Maider Sukunza, Ibai Fernandez eta Amaia Arandia gerturatu dira.

Badoztainera jo dugu ondoren Xabi Zirizarekin Uriz Pi ahizpak ezagutzeko. Badoztaindik Berlinera egin zuten bi ahizpek tartean garaiko pedagogia irauliz. Eguesibarreko bi bizilagun ospetsurekin amaitu dugu saioa, kirola eta rock&rolla nahastuz. Leihotikan taldeko Gorka Armendariz eta Irati Zurbano arku jaurtitzalearekin izan gara. Sarrigurenen bizi da Armendariz; Zurbano, berriz, Eliako hamabi herritarretako bat da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!