Emari erlauntza: kontsumo ekimen berri bat Iruñerrirako

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 22a, 20:40

Asteazkenen honetan eginen da talde honen aurkezpena Antsoainen hainbat produkturen dastaketarekin. Talde irekia osatu nahi dute, erabat aske, maiztasun jakin batez erosteko konpromisorik gabe.  

 

Kontsumitzaileek internet bidez erosi ahal izanen dituzte elikagaiak eta astean behin, asteazkenetan, arratsaldean haiek jasotzeko aukera izanen dute Antsoaingo Larraisko jatetxean (Berriobeiti kalea 4).

Hemen bertan eginen da aurkezpena asteazken honetan, 18.00etan. Gertuko ekoizleak eta Iruñerriko kontsumitzaileak lotzeko asmoa duen ekimen berria da. Proiektu berria harremanetan dago La Colmena Que Dice Sí! izeneko ekimenarekin. Hau 2014ko ekainean jaio zen Espainian  helburu bikoitzarekin: nekazaritzari eta tokiko elaborazioari laguntzea eta, aldi berean, bitartekorik gabeko kalitatezko elikagaiak eskaintzea.

Nafarroan zabalduko den lehenengo erlauntza edo komunitatea izanen da, eta bertan eginen da CataColmena, bertako ekoizleen produkturik gozoak dastatzeko aukera emanez.

Honetaz mintzatu zaigu digu Euskalerria irratian ekimen honetako sustatzaileetako bat Lander Fernandez de Arroyabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!