Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 19:26

Urtarrilaren 30etik aurrera eginen dira saioak UEUk Iruñean duen egoitzan. Ikastaro presentzial hauez gain beste bost egin ahal izanen dira on-line. Izena emateko epea zabalik dago. 

Urtarrilaren bukaeratik aurrera ikasgelan egin ahal izanen diren ikastaroak hauek dira: 

 Datozen hilabeteotan on-line egin daitezkeen ikastaroak honako hauek dira: 

 

Berdintasunaren bidean ahalduntzen zikloko tailerrak: 

1 tailerra. Ipuin parekideak lantzen. Urtarrilaren 30ean. 

Jendarte parekideago baten bidean baliabideak izatea ezinbestekoa da. Ipuinak sexistak edo parekideak izan daitezke, hizkuntza eta iruditegia lantzen den moduaren eta helarazten diren baloreen arabera. Ikastaro honetan, bertaratutakoei ipuin parekide eta sexistak bereizteko gakoak, haurrekin ipuinak lantzeko modu desberdinak eta askoz gehiago azalduko diegu.

2. tailerra. Emariak: emakumeen ekarpenak ikusarazten. Otsailaren 27an. 

Arlo guztietako gizonak ezagutzen ditugu (politikariak, enpresariak, asmatzaileak, borrokalariak, zientzialariak, kirolariak, artistak, etab.), baina, emakumeak? Ziurrenik askoz gehiago kostako zaigu arlo horietan emakume kopuru bera ezagutzea... ez da kasualitatez. Emakumeak inbisibilizatuta egon dira (eta jarraitzen dute) gaur egun, arrazoi desberdinak direla eta. Hitzaldi honetan historian zehar, garai eta leku desberdinetan emakumeek egindako ekarpenak ikusaraziko ditugu, euren berri emanez, zementuzko sabaiari zulotxoa eginez.

 3. tailerra. Euskara ez sexista. Martxoaren 27an.  

Euskarak sexismorik ez duelako ustea zabaldua da; egia da ondoan ditugun hizkuntzak baino zama arinagoa duela, baina maiz erabilera sexista egiten dugu, batere konturatu gabe.

Tailer honen bidez, erabilera horren gaineko hausnarketa eginen dugu eta aukera inklusiboak landu.

4. tailerra. Emakumea ahalduntzen, bizimodu osasuntsutik. Maiatzaren 8an.

Egungo gizartean emakume asko oraindik antzinako roletara mugatuta daude: etxearen eta etxekoen zaintza. Nire esperientziatik abiatuta, emakumeak animatu nahi ditut bereganatzeko dauzkan arloetan parte hartzera kirola, esaterako. Bizimodu osasuntsua lortzeko ezinbestekoa da norbera gustura egotea bere buruarekin eta hori nekez lortuko dugu nahi duguna egiteari utzi eta besteentzat bizi bagara.

 5. tailerra. Askatasunerako pedagogia. Maiatzaren 29an.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz mintzatu beharrak erakusten du mendekotasun/zapalkuntzan oinarritutako harremanak ditugula orohar garatzen. Beste jendeekin erlazionatzeko modu patologiko horrek, heziketa ulertzeko modu zehatz eta disfuntzional batean ere baditu bere erroak. Askatasunean hazi eta hezteak, aske bizitzen jakiteko baldintzak ezartzen ditu, gure aldameneko inor mendean hartu behar edo nahi izateko arrazoiak ere desegiten. Sozialki—eta beraz makro tamainan—eragin beharreko iraultzak, norbanakoaren izaera hori konfiguratzen den garaiari ere begiratzera behartzen gaitu, ikusteko non gertatu diren hutsuneak eta ataskoak.

Edurne Koch, UEUko Nafarroako arduradunak eman digu informazioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!