Ugandako Maduga bandarekiko elkartasun kanpaina abian da

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 10a, 18:43

Iruñean eginen den Pamplonesa bandaren 100. urteurreneko banda topaketara talde honetako 20 kide  ekartzeko diru bilketa abiatu dute Interneten.  

Burlatako Arua Elkartasuna GKEarekin batera Vura musika proiektua martxan jarri zuen Aritz Azparren uhartearrak 2014an Ugandan. musika eskola sortu zuten eta ordutik eskolak ematen dituzte Moyo eta Adjumani herrietan. Kooperazioa, genero berdintasuna eta formakuntza dira proeiktu honen ardatz nagusiak. Orain, hango Maduga banda Iruñera ekartzeko diru bilketa abiatu dute Interneten. Pamplonesa bandaren 100. urteurreneko banda topaketan Iruñean nahi dituzte ugandarrak.

Hori dena azaldu digu Aritz Azaparrenek Irrintzi Plaza saioan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!