Datorren ostegunean, urtarrilaren 10ean, “Memoria ehotzen” jardunaldia egingo da Baluarten. Bertan, Nafarroako Gobernuak José Luis Canoren, Germán Rodríguezen, Gladys del Estalen eta Mikel Zabalzaren familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana aurkeztuko dute.
Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Luneta aretoan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariaren hasierako hitzaldiarekin. Ondoren, Aingeru Epaltzak gidatuko duen mahai ingurua egingo da, eta hauek hartuko dute parte bertan: Karlos Irujo UPNAko taldeko kideak; Aingeru Cano José Luis Canoren anaiak; Rafa Aldai Gladys del Estalen adiskideak; eta Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak. Sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte.