Sustrai Colina bertsolari eta kazetaria elkarrizketa sorta egiten ari da azken asteotan etxe honetako esatarien artean, Euskalerria Irratiaren 30. urteurrenaren kontura. Gaur, Mikel Bujanda zuzendari eta albistegietako arduraduna izan du aurrez aurre. Rap musikaren doinuak ekarri dizkigu Emauseko Ritx abeslariak. Marco Bellizziren eskutik, jazz estiloko eguberrietako abestiak.