Irrintzi plaza 2018-12-13

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 13a, 18:12

Aldizkariak, eleberriak, telesailak, filmak, euskara eta mendia gaurko koktelean.

Ion Orzaizen berri onarekin hasi gara. Argiaren zenbaki berriaz hitz egin dugu Xabier Letona kazetariarekin. Iñaki Justek irakurzaleak Neguko Argiak liburua gomendatu digu. Miren Mindegiak, berriz, 'Feud: Bette and Joan' telesailaz aritu da. Unai Zabaletarekin Leitzaren berri izan dugu. Gontzal Agotek Golemen ikusgai dagoen film baten kritika egin du guretzat. Carlos Buenok Iratin ekoizten dituen patata ekologikoen berri eman digu. Amaitzeko, Felipe Uriarte mendizalea eta Paz de Ziganda ikastetxeko Unai Iturrieta eta Eneko Arretxe izan ditugu gurean ‘Euskarari oxigenoa 6.000 metroan’ egitasmoaz solasean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!