Gazte talde batek oxigenoa eman dio euskarari 6.000 metroan ere

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 13a, 18:09

Euskal Herriko 12 neska-mutilek eta Nepalgo 10 xerpa gaztek mendi ibilaldiak eta bizipenak partekatu dituzte 29 egunez Himalaya aldean.

Hizkuntza eta kultura desberdinen arteko  elkartasuna, euskararen erabilera eta mendizaletasuna dira ekimen honen osagai nagusiak. Euskal Herriko 12 gaztetxok eta Nepalgo 10 xerpa gaztek hartu dute parte urrian zehar Everest, Lhotse, Makalu eta Cho Oyu inguruan egin den espedizioan. 29 egunez ibili ziren elkarrekin mendiak eta bizipenak partekatuz. Mendiak eta Herriak taldeko kidea Felipe Uriarte mendizaleak  asmo honen berri eman digu eta harekin batera ekimenean parte hartu zuten bi gazte nafarrak izan dira gurean: Eneko Arretxe eta Unai Iturrieta, biak Paz de Ziganda Ikastolako ikasleak. 

Argazkia: Felipe Uriarte

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!