Italiako hainbat jatetxeetako sukaldetan aritu gara gaurkoan. Maren Aranburok gerturatu digu italiar sukaldaritza. Ainhoa Vitoriak abesti proposamena egin digu astea gogoz hasteko. Baztan Bidasoako berriak Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gerturatu dizkigu. Martin Juanenarekin kirol emaitzen errepasoa egin dugu. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko Oskia Ugarte izan da gurean, hilabete honetan antolatu dutenari buruz solasean. Kultur atalean, Mikel Bujandak Agustin Xaho eta Xabier Minari buruz hitz egin du. Irrintzilaria: Bidatz Villanueva.