Gaur hasi da Elikagai Bankuak martxan jarri duen janari bilketa. Mariluz Murgialdairekin hitz egin dugu gaiaz. Osasunak Lugoren aurka jokatuko du asteburuan hurrengo partidua. Iñaki Berastegirekin egin dugu pardiduaren aurreko analisia. Kirolarekin jarraituz, Mikel Idoate gure 'coach'-a izan da gurean. Astebete bete du gaur Euskaraldiak. Larraitz Amadoz Nafarroako Euskaraldiaren sustatzailearekin izan gara ariketa sozialak izan duen garapenaz eta amaiera festaz solasean. Abenduaren 3an amaituko da Euskaraldia, eta egun berean Nafarren Biltzarra eginen du Orreaga Fundazioak. Horren inguruan ere hitz egin dugu Koldo Amatriarekin. Euskalerria Irratiko esatarioi elkarrizketa sorta egiten ari da Sustrai Kolina. Irrintzi Plazako esatari Lohizune Amatriari egin dizkio gaurkoan galderak.