Beti onak taldeko bi jokalari, emakumeen eskubaloi selekzioan

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 28a, 19:57

Olaia Luzuriaga eta Eider Hernandez junior mailako selekzioan aritu dira azaroaren 23 eta 24an jokatutako partidoetan. Hiru dira zilarreko kategorian dauden talde nafarrak: Beti onak, Lagunak eta Loyola. 

Emakume kirolariekin solasean aritzen gara maíz ‘Kirol txiki, esfortzu handi’, Mikel Nabarrok gidatutako tartean. Aste honetan Beti onak eskubaloi taldeko Olaia Luzuriaga eta Leire Garmendia izan dira gure solaskideak. Duela 5 urte Itxako talde handia desagertu zenetik, bidea ez da erraza izan emakumeen eskubaloirako eta egun 3 dira zilarrezko kategorian ari diren talde nafarrak: Lagunak, Loyola eta Beti onak. Olaia Luzuriaga gainera deitu zuten berriki Espainiako selekzioarekin Norvegiaren aurka jokatzeko. Honetaz galdetu genion elkarrizketaren hasieran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!