Sei urte pasatu dira Iruñeko LEIHOTIKAN taldeak beraien azken estudio lana argitaratu zutela. Taldeak atera berri duen azken disko hau –Non zaude?- CD bikoitza eta karpeta irekidun binilo formatuetan dator.Aurreko lan guztiak bezala, Iruñeko GOR disketxearekin gauzatu dute.
Taldeak bi zatitan aurkezten digu lan hau: “Egoen Lehian” eta “Bizientzat zein Hilentzat”. Kantu landuak, zehatzak eta LEIHOTIKANen unibertso hori indartzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.
Berriz ere hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituriko proposamenarekin datorkigu taldea lan honen bitartez: Inmigrazioa, musika negozio gisa, sexu esteretipoak, faszismoaren berpiztea… baina baita gai personalak edo ironikoak ere aurkitzen ahal dira diska honetan.
“Egoen Lehian” Artikako El Sotano estudioetan grabatu zen 2017ko urriaren bigarren hamabostaldian, Iker Piedrafita soinu teknikaria izan zelarik.
“Bizientzat zein Hilentzat” Iruñeko K estudioetan grabatu zen 2018ko irailaren 10etik 21era, Alberto Porres soinu teknikaria izan zelarik.
G-761-2CD: LEIHOTIKAN – Non zaude?