"Eraman nazazu edo labana sartuko dizut" mehatxua egin diote villavesa gidari bati

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 22a, 13:23

Eraso berri bat salatu dute villavesetako langileek. Babesgabe sentitzen dira halakoak maizegi izaten baitira. 

"Eraman nazazu edo lanaba sartuko dizut bestela" hitzekin sartu zen villavesa batean erabiltzailea. Mehatxua egin zion sartu eta berehala eta gidariaren atzean eseri zen bidaia osoan. Ez zion geldialdietan gelditzen utzi eta berak nahi zuen tokiraino gida zezan agindu zion. Gidaria nerbiostu egin zen ez zuelako ikusten gizonak zer zeraman motxilan edo eskuartean. Tentsio une horretan laguntza eskatu zuen igorle-aparailuaren bidez eta babes hori jasoko zuela esan arren halakorik ez zitzaion iritsi. Espainiako Poliziako bi kideri ohartarazi zien gertatzen ari zenaz eta atxilotu egin zuten gizonezkoa. Autobus gidariak urduritasuna, takikardiak eta buruko mina zituenez ospitalgunera hurbiltzea erabaki zuen eta besterik ez zionez enpresak jartzen autobusarekin gerturatu zen mediku batek arta zezan. 

Ez da arazo bakana azken eraso hori. Neurriak falta direla salatu dute beste behin ere. Manparak eskatzen ari dira bereziki gaueko zerbitzua egiten duten autobusetan. Arriskua etengabekoa dela uste dute edozeinek kalte egin diezaiokeelako gidariari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!