Gaur, azaroak 20, Kirola eta Emakumea izeneko lehenengo biltzarra ospatzen ari da Nafarroa Arena Pabilioian. Goizez tratamendu innformatiboa eta marketing gaiak landu dira, Teresa Perales igerilari paralinpikoaren hitzaldia entzun ahal izan dugu eta arratsaldez menu ona dugu 9ak arte edo. Seiak laurden gutxitan Maitane Melerok kontatuko digu nola iristen toki guztietara eta gainera lehena eta azkenik beste emakume kirolari batzuek mahai inguru polita protagonizatuko dute. Hain zuzen ere Maite Oroz futbolariak, Maite Ruiz de Larramendi eta Haizea Zamora pilotariek eta Andrea Tollar saskibaloiko Osés Construcción Ardoi taldeko jokalariak hitza hartuko dute.
Asteburuko emaitzen aldetik, saskibaloian bi talde nafarrak nagusi.
Ardoiko neskek zazpigarren garaipen jarraitua lortu zuten eta Celtak jokatu ez zuenez lider birtualak dira partidu bat gehiagorekin. Haiek buruan dute bederatzigarren garaipenak maila mantentzeariko diela, baina ausartak direnez, igotzeko faseari ere hasi dira begiratzen.
Gizonen lehian ere Basket Nafarroa Klubak Salamancako Tormes taldea irabazi zuen azken segunduan bere zelaitik Marinek lortutako hirukoitzarengatik. Nafarrak bigarrenak dira sailkapenean eta lehendabiziko hirurek 6 garaipen dituztenez, dena albiste onak kontatzen ari garenak saskibaloiaz. Ea bi talde nafarrak mantentzen diren hor goian igotzeko faserako sailkatzeko.
EMAKUMEZKO ESKUBALOIAN
Gurpea Beti-Onak taldeak Ermuko Errotabarri irabazi zuen 26-19
Balonmano Loyolak ere gaipena lortu zuenPetronor Muskiz Eskubaloiaren aurka 26- 16
Baina, ez fenuen plenorik izan Lagunak etxean Atlantico Peredaren kontra galdu zuelako 22-30
Gauzak horrela, atarrabiakoek bi postu aurreratu dituzte, zazpigarrenak dira, barañaindarrak bederatzigarren posizioan daude bi puntura eta iruindarrak hamaikagarren postuan Lagunak baino bi puntu gutxiago ere izanez. Ikusten dugun moduan, lehia handiko liga izaten ari da.
ARETO-FUTBOLEAN berriro nafar derbya izan genuen
Pasa zen astean kontatzen genuen moduan Orvinak Txantrearen bisita jaso zuen eta bizilagunek hiru puntuak eraman zituzten etxera urdinek 1-2 irabazi zutelako.Txantrea laugarren da, Orvina hamaseigarren 15 puntura eta jardunaldi honetan hirugarren talde nafarra azken postutik atera zen. Eta badakizu zergatik Reyes?
Mutilverak berdinketa lortu zuelako etxeanValdetires Ferrolen aurka. Erabat txalogarria Mutiloako neskeena. Denboraldiko lehendabiziko puntua lortu zuten eta seguraski, sailpaneko buruaren kontra lortutakoak bultzatuko ditu borrokatzen jarrraitzeko!
EMAITZA AZPIMAGARRI GEHIAGO
Emakumezko eskubaloiko Lehenengo mailako Bera Bera taldean Maite Zugarrondo, Leire Aramendía eta Nekane Terés jokalari nafarrek jokatzen dute eta talde donostiarra sailkatu da Europako EHF Kopako multzo fasean jokatzeko lehendabiziko aldiz bere historioan
AGENDAN
Bihar hainbat emakume kirolarik UNICAS izeneko erakustaldia bisitatuko dute Baluarten, arratsaldeko bostetatik. Cristina Nuñez argazkilariak taldea gidatu du, bere obra erakutsiko digu eta Miguel Indurain Fundazioak sustatutako ekitaldi honek topaketa batekin amaituko da. María Cardero kazetariak gidatuko du ondorengo solasaldia non berdintasunaren aldeko pausoak ematen jarraituko dugu guztiok elkarrekin.