Zuriñe Hidalgo: “Garai berri baten hasieran dago Hesian taldea eta gu geu ere bai”

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 19a, 18:11

Hesian taldeak aste honetan aurkeztuko du ‘Hasiera’, bere bederatzigarren diskoa.

Zuriñe Hidalgo abeslariak esan digui Durangoko Azokako egun guztietan han egonen direla beren txoko propioan eta Ahotsenean emanaldia eskainiko dute larunbatean, abenduaren 8an eguerdiko 13:40etatik aurrera.

ETBko aurkezle ezaguna (3txulo, Bagoaz...) eta Hesian taldeko kidea da Zuriñe Hidalgo. Gasteizen jaio eta txikitatik Zizur Nagusian bizi izan da. Haur Hezkuntza ikasketak egin zituen eta hainbat urtez irakasle lanetan ibili da, baina gaur egun musikara eta telebistara erabat emana dago. 

Haur eta nerabeen artean jarraitzaile asko ditu telebistari esker eta Hesian taldearekin daramazkien zortzi urtean gazte asko eta asko erakarri ditu bere abesti ausartekin eta bere ahots indartsu bezain ederrarekin. 

Hau da "Nire bihotza", 'Hasiera' diskotik ezagutu dugun lehen abestia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!