Irrintzi plaza 2018-11-15

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 15a, 18:59

Larraintzar eta Irrintzi dorrea uztartu ditugu gaurko saioan!

Kirolean euskaraz II jardunaldiak egin dira gaur Larraintzarren. Bertan izan da Reyes Ilintxeta, eta bertatik egin du gaurko saioren lehenengo ordua. Lohizune Amatria, berriz, Irrintzi dorretik aritu da. Berria egunkariko Ion Orzaiz kazetariaren albiste onarekin hasi gara. Larraintzarren Maite Inda, Mikel Goldarazena, Koldo Leoz eta Asier Pazosekin izan gara. Lizarrako Plazara merkatua ezagutu dugu. Jaione Urtasun aktorearekin Karrikiriren antzerki taldeaz aritu gara. Miren Mindegiak telesail bat gomendatu digu. Desira taldearen musikaren amaitu dugu saioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!