Goizeko 9:00etatik eguerdira arte, Larraintzarko Gizarte Zentroan hainbat hizlari arituko dira euskararen egoera aztertzen kirolaren arloan. Bertan Gobernuak sustatu duen 'Euskara eta kirola' ikerketaren emaitzak ezagutzera emanen ditu Maite Inda EMUN taldeko aholkulariak. Lau esperientzia positiboren aurkezpena ere eginen dituzte: Valentzieraren erabilpena sustatzeko ekimena Hezkuntza Fisikoan eta jolastokietan, Gasteizko Araskiren esperientzia, Ultzaman abaiarazitako ekimen bat eta Lizarran garatzen ari diren Brinka izeneko proiektua.
Honetaz mintzatu dira 'Kirol txiki, esfortzu handi' saioan Mikel Nabarro eta Mikel Goldarazena Kirol Institutuko teknikariak.