Irrintzi plaza 2018-10-23

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 23a, 18:45

Berri onekin hasi gara Martxelo Diazekin. Kosimoren Katiuskak album ilustratua labetik atera berri dute. Dani Martirena idazlea eta Pello Elzaburu editorea izan dira estudioan horren berri emanez. Bakarne Atxukarrok Eider Rodrigez idazlearen biografia gerturatu digu. Info7 irratiko Maite Bidartek Donostiako berriak kontatu dizkigu. Asteartero bezala, Mikel Nabarrok kirol txiki esfortzu handi atala egin du gurean. Ainhoa Legaz hokey jokalariarekin aritu gara solasean. Amaia Remirez zine produktorearekin egoteko aukera ere izan dugu Beste egun bat bizirik filmaz hitz egiteko. Ostiral honetan, estreinatuko du La Cuerda Teatro talde nafarrak bere lan berria. Maitane Perez aktorearekin ezagutu dugu nolakoa den antzezlana. Irrintzilaria: Lur Albizu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!