Irrintzi Plaza ibiltaria izan dugu gaur: Barañainetik egin dugu saioa zuzenean! Astelehenean hasiko da bertan Udazkenero jardunaldia, eta egitaraua bertatik bertara ezagutzeko kultur etxearen aurrean jarri dugu estudioa. Barañaingo lagunek beraiek kontatu digute zer den egingo dutena.
Barañaingo alkatea izan dugu lehenengo gonbidatua. Barañain biziberritzeko martxan dituzten proiektuen inguruan ari da solasean Reyes Ilintxetarekin: "Lo egiteko hiria izan da Barañain, eta buelta eman diogu horri". Semafororik gabeko hiriaz harro, ez dituztela nahi ere adierazi du, ikusi.
#IrrintziPlazan orain Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea pic.twitter.com/CknaP5p29J
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Sahats euskaltegiko Aitziber Garralda eta Aszen Argandoña irakasleek euskaltegiaren nondiko norakoen berri eman digute.
Barañaingo Sahats Euskaltegiko Aitziber Garralda eta Aszen Argandoñarekin solasean ari gara gaur Barañaindik zuzenean! pic.twitter.com/UdKkB9Uiww
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Barañaingo gaztetxearen izenean Aritz Irirarte gaztea izan dugu. Barañaingo gaztetxeen historiaz eta egungoaren egoeraz mintzatu zaigu.
@BarakoGaztetxea-z Aritz Iriarte orain Irrintzi Plazan. Barañainetik zuzenean! pic.twitter.com/8PK8AxvQez
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Haizea kultur elkarteko kide Ander Baianok, berriz, elkartean egiten dutenaren berri eman digu.
Barañaingo Haizea elkarteko Ander Baiano solasean gaurko saio berezian. Zuzenean ari gara Barañaindik! pic.twitter.com/OInppFovTg
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Luis Morondo musika eskolako ikasleen kontzertu laburrarekin abiatu dugu bigarren ordua. Mikel Juanizen gidaritzapean emanaldi bikaina eskaini digute, ikusi!.
Luis Morondo musika eskolako bandak Estoniara egindako bidaiaz Mikel Juaniz musika irakaslea. Irrintzi Plaza Barañainetik! pic.twitter.com/nLAIguClxK
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Maria Luisa Elio liburutegiko Paki Okaña liburuzaina izan dugu hurrengo gonbidatua. Liburutegiaren izenaren berri eman digu eta liburutegian egiten diren jardueren inguruan mintzatu zaigu.
Plazaberri agerkariaren izenean Iñigo Gonzalez izan dugu hizlari. Jai Batzordeko Nora Garderi esker, Udazkenero zikloko programazioa goitik behera ezagutu dugu.
Astelehenean hasiko da Udazken Ero Barañainen. Jai batzordeko Nora Gardek kontatu digu. Barañainetik zuzenean Irrintzi Plaza! pic.twitter.com/artcKNSBHV
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 18 de octubre de 2018
Amaitzeko, Mintzo Astiz bertsolaria izan dugu. Honako bertsoa egin digu saioa borobiltzeko: ikusi!.