Berri onekin hasi gara Ainhoa Irazustarekin. Antton Goñi irakurzaleak liburu gomendio bat egin digu gaur: Iparraldearen Bila. Miren Mindegiak, berriz, telesail bat gomendatu eta aztertu du guretzat: Sharp Objects. Hala egin du ere Gontzal Agotek, baina film batekin: Black is Beltza. Hutsun taldea ere gurean izan da, haien azken diskoa aurkezten, txalaparta eta guzti. Eta asteazkena izanik, lehiaketa ere izan dugu. Sari bikainak gaurkoan ere! Hurrengo asteazkenean ez galdu aukera!