Irrintzi plaza 2018-10-09

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 9a, 18:14

Martxelo Diazen albiste onarekin hasi dugu saioa. Gaur arratsaldean Nazioarteko Inprobisatzaileen bira hasiko da Zentralen, horren berri emateko Julio Soto bertsolaria etorri da gure plazara. Berarekin batera, Maialen Lujanbio ariko da gaur bertsotan, eta Bakarne Atxukarrok emakume bertsolari honen biziaren berri eman digu. Mediabask agerkariko Goizeder Tabernak Ipar Euskal Herriko berriak ekarri dizkigu. Mikel Nabarro herri kirolaz aritu da gurean. Antsoain eta Txantrearen arteko apostua ekarri digu, bi protagonista elkarrizketatuz. Ene Kantak Urko Oskozek saio erraldoiaren berri eman digu eta Kontseiluko Paul Bilbao 27ko mobilizazioaz aritu da gurean. Irrintzilari gaur, Irati Goikoetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!