Irrintzi plaza 2018-10-04

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 4a, 18:30

 

Irrintzi Plaza ibiltaria izan dugu gaur: Oltza Zendeako Ororbiatik egin dugu saioa!

Julio Ariz Arazuriko semea izan dugu lehenengo elkarrizketatua. Oltza Zendeako aguazil izandako da, eta ederki ezagutzen ditu txoko guztiak. Historiaz eta ondareaz solasean, Arazuriko gazteluaz mintzatu da gurekin. 

Ororbiako Itxaso Beunzak haur eskolan egiten du lan. Bertako egoera zein den azaldu digu, bere egunerokoa nolakoa den kontatzearekin batera. 

Oltzaleku kiroldegiaren ondoan egonda bertako langile bat ere izan da gurekin: Izaskun Arraiza. Kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuak zeintzuk diren kontatu digu. Eneko Garridok, berriz, Zegazte Oltza Zendeako gazte elkartearen nondik norakoak azaldu dizkigu. 

Moises Garjon Oltza Zendeako alkatearekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. 

Oltza Zendeako bisita amaitzeko, Aidin artisau marmelada dendara gerturatu gara. 40 marmelada ezberdin egiten dituzte, hala kontatu digu, Nahia Diezek.

Saioa, baina, ez da hor amaitu. Irrintzi dorretik jarraitu dugu. Musikariak ikastetxeetan egitasmoaren berri izan dugu, eta Mikel Belaskok Arga ibaiaren inguruko kontuak ekarri dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!