Donostiako Zinemaldiari begira, Amaia Remirez zinemagilea izan dugu gurean 'Beste egun bat bizirik' filmaz aritzeko. Iker Galartzak Urdiainera iritsi den Gure Zirkuaz mintzatu zaigu. Emakumeek ere historian izan duten garrantzia gogoraraziz, Bakarne Atxukarro Bixenta Mogelen bizitzari buruz aritu da. Saskibaloiaz hitz egin dugu, berriz, Mikel Nabarroren "Kirol txiki, esfortzu handi" tartean. Ardoi saskibaloi taldeko Garazi Misiego ere gonbidatu du, gainera. Amaitzeko, tertulia koloretsuan aritu dira Leire eta Martxelo.