"Haiek. emakumeak Iruñeko historian" liburuaz solastu gara Ana Diez de Urerekin, ondoren, Eguesibarko euskaraldirako prestatu duten kanta eta egitaraua ezagutu dugu. Josetxo Azkonak bere olerkiak eskeini dizkigu, Zineman izan gara Gontzal Agoterekin eta sarrera pare bat banatu entzuleen artean.Geltokiren irekieraz mintzatu gara Katrin Ginea koordinatzailearekin eta Irrintzi Sound System saioan Alboka taldeko Joxan Goikoetxearekin hitz egin dugu bihar arituko direlako Erraldoien txokoan kantu eta hitza zikloaren barnean.