Aldaketa politikoaren hirugarren urteurrenaren karietara, Nafarroako Parlamentutik egin dugu gaurko Metropoli Forala irratsaioa. Lehenik eta behin, parlamentuburua elkarrizketatu dugu. Ondoren, parlamentarien solasaldian izan dira Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Duguko Ainhoa Aznarez bera ere. UPN alderdiko Iñaki Iriarte parlamentariarekin ere izan gara. NUPeko soziologia irakasle Karlos Vilches, Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez, Berriako Joxerra Senar eta Garako Martxelo Diaz kazetariak ere gure artean egon dira. Ivan Gimenez kazetaria, Sagrario Aleman euskaltzaina eta Aingeru Epaltza idazlea saioaren azken zatian.