Irrintzi plaza 2018-05-17 Maravillas gaztetxetik

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 17a, 18:03

Maravillas Gaztetxetik egin dugu Irrintzi Plaza saioa.

Ateak abegikor zabaldu dizkigute Nabarreriako Rozalejoko Jauregian, Maravillas Gaztetxean, alegia. Duela 8 hilabete okupatu zuten eraikina. 20 urte itxita egon ondoren, uxoak, hezetasuna eta hormetako pintura hondatua aurkitu zituzten. Auzolanean ari dira orain hori dena txukuntzen. 

Bertan LGTBIfobiaren aurkako eguna zen eta honetaz E28J plataformako kide den Luna Martinikorenarekin hitz egin genuen. 

Feminismoaz Bilgune Feministako Angela Epaltza, patriarkatuaz Amaia Nagusia historialariarekin, tertulian aritu ginen Miren Mindegia, Xabier Barber eta Maria Castejonekin, ilvia Guillen eta Ainara Villanuevak haien kantak eskaini zizkigutean eta Ana Jaka idazleak bere poemak. 

Bukatzeko gure Tartariumoretsuen bisita izan genuen: Julen Fagoaga eta Martxelo Sotes.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!