Irrintzi plaza 2018-05-09

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 9a, 18:20

San Pedroko ingurumen heziketa museoak maiatzera antolatu dituen ekitaldiak aipatu ditugu hasteko Maria Sotorekin, Xorroxin irratiko Julen Zelaietak Baztan Bidasoako albisteak eman dizkigu, Mikel Irure artistak Uharteko zentroan Maite Redondorekin batera jarri duen erakusketa azaldu digu, Josetxo Azkonaren olerkiak entzun ditugu, zineman filme bat ikusi dugu Gontzal Agoterekin eta sarrerak banatu ditugu. Reyes Ilintxeta kalera atera da Sortzenek deitutako prentsaurrekora eta Sergio Iribarren eta Ainhoa Juaniz elkarrizketatu ditu. Eta bukatzeko, irrintzi sound system saioan Jese Leonek proposatutako musika entzun dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!