Narratzailea
Bizigiro ederra da Georgian… Ez… Yoryian ez, Georgian… Tiblisi ondoan… Exkarlet Ojaranski Koljos batean bizi izan da pozarren… Izan ere produkzio bideak eta lanaren etekina bere kideekin elkarbanatzen baititu
Baina Stalingradora joanen da bere astrofisika ikasketak burutzera… tamalez Amatxo aberriaren aurkako gerra handia hasi da…
Narratzailea
Exkarlet Ojaranski, Stalingradori begira dago mendixka batean… Han urrunean hiria sutan da. Zerua gorrixka dago. Nola bestela...
Stalin jartzen dut lekuko, Stalin jartzen dut lekuko... lur sakratuaren gainean zutunik, gure asmo sendo eta garaitezinaren lekuko. Aleman faxista zikinok madarikatzen zaituztet denak, zuek eta zuen kapitalismo maltzurra! Ezta goseak hilda ere ez gaituzue garaituko… Stalin jartzen dut lekuko…!
Narratzailea
Negu gorriak eraman zituen. Herri zinemagintza sobietarraren azken produkzio itzela!
Negu gorriak eraman zituen. Boris Pasternaken gidoiaren gainean… Serguei Einsesteinek zuzendua… Dimitri Shostakovitxen musikarekin… eta Nadiexda Bibabiskaia Exkarlet Ojaraskiren rolean…
Negu gorriak eraman zituen, izpiritu proletarioa goraipatzen duen filma sobietarra.
Aurki zure auzoko Herri Kultur Jauregian... Negu gorriak eraman zituen...
Biba Rusia, nahiz ta goseak hil…!