Unai Otegi musikariarekin zabaldu dugu gaurko plaza, arratsaldeko 7:30etan kontzertua eskeiniko duelako Txantreako liburutegian, ondoren umoreaz solastu gara Idoia Torregarairekin, Xorroxin irratiko berriemale Julen Zelaietak Baztan-Bidasoako albisteak eman dizkigu, zineman "Custodia compartida" izeneko filme Frantziarra ikusi dugu Gontzal Agoterekin, irrintzia, Olaia Baigorrik eskeini digu eta Irrintzi Sound System tartean Jese Leonek reggae musika egiten duten euskal taldeak ekarri ditu.