Irrintzi plaza 2018-03-14

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 14a, 18:27

Ane Labaka bertsolariarekin mintzatu gara irrintzi plazaren hasieran "Erradikalak gara" ikuskizuna eskeiniko dutelako gaur Nafarroako antzerki eskolan Irri zikloaren barnean. Euskarabenturari buruzko informazioa Areta Loreak ekarri digu, tokian tokiko informazioa Xorroxin irratiko Julen Zelaietak eman digu eta Josetxo Azkonak bere olerki batzuk ekarri. Reyes Ilintxeta lankidea Condestable Jauregitik sartu da zuzenean Kike Amunarrizekin, bertan Euskaraldiaren aurkezpena egin behar zuten. Zineman Errementari filmea ikusi dugu Gontzal Agoterekin eta sarrerak banatu ditugu entzuleen artean eta Irrintzi sound system saioan Izaro musikariak "Eason" izeneko bere bigarren lana aurkeztu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!