Martxelo Diaz kazetariak eman digu eguneko albiste ona, Mikel Nabarrorekin kirol txiki esfortzu handi izeneko tartea egin dugu eta Andoni Sagastibeltza estudiora etorri zaigu bost hilabetetako bidaia egin ondoren. Irrintzia Iñaki Irisarrik eskeini digu eta Josu Alfarorekin Azores Irlak bisitatu ditugu berriz. Gasteiz inguruko albisteak Hala Bedi irratiko Jon Santxezek eman dizkigu eta Irrintzi Sound System tartean Suakai plataformako Josu Erbiti eta Ainhoa Portu etorri dira hiru disko grabatzeko duten proiektua azaltzeko.