Gaurko saioaren hasieran bertsozale elkarteko Ander Perezekin solastu gara, ondoren "Hegoak" elkarteko Eider Jaime izan da, Andoni Sagastibeltzarekin ere solastu gara asteazkenero bezala, eta Josetxo Azkonak bere olerkiak ekarri dizkigu. Gontzal Agoterekin zineman sartu gara "call me by your name" filma ikusteko. Ortzi Kirogak eskeini digu gaur irrintzia, Xorroxin irratiko berriemale Julen Zelaietak kronika pasa digu eta Irrintzi Sound System saioan Iker Bengotxea aktore, abeslaria izan dugu "Zaratamakers" taldeari buruz hitz egiteko, bera baita melodiak eta hitzak idatzi dituena eta abesten duena.