Astelehenero bezala Eneko Villegasek eman digu eguneko albiste ona, ondoren, Gaztezulo aldizkaria irakurri dugu, Sanduzelai ikastetxe publikoko baratzetako proiektuari buruz solastu gara gero eta gobernuz kanpoko erakundeen koordinadorako kide David Ziganda ere izan dugu. Kirolen tartea egin dugu Martin Juanenarekin, Uxue Serranoren irrintzia entzun, lapikoen artean sartu Maitane Unzu sukaldariarekin eta Kulturarloan Mikel Bujandak Nafarroako eskola kontseilu buru Aitor Etxarterekin mintzatu da.