Irrintzi plaza 2018-01-23

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 23a, 18:37

Gaurko saioan Martxelo Diaz kazetariak eman digu egun honetako berri ona. Jarraian Mikel Nabarro kazetariak "Kirol txiki, esfortzu handi" tartean izotz hockey-ko kirolari bat aurkeztu digu: Uharte taldeko Anne Alvarez. Beste gazte bat, Aritz Azpilikueta historialaria gure plazara etorri da. Bera izan da Nabarralde Fundazioaren Lehen Gazte Sariaren irabazlea 1978ko sanferminei buruzko lan batekin. Mikel Ortigosarekin Cuzcoraino joan gara bidaiatzen. Irati Goikoetxeak bere irrintzia bota digu eta Irrintzi Sound System tartean Jese Leon musikariaren bisita izan dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!