Irrintzi plaza 2018-01-22

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 22a, 18:10

Eguneko albiste ona Eneko Villegasek eman digu, Ander Perez bertsozale elkartekoak laster hasiko diren bardoen inguruko informazioa eman digu eta San Pedro ingurumen museoko programazioaren berri Gurutze Santxo teknikariak  eman digu. Martin Juanenarekin kirol tartea zabaldu dugu, Jokin Irigoienek irrintzia eskeini digu eta Maren Aranburo sukaldariak Italiako errezeta ekarri digu. Abesti gaztea entzun dugu Ainhoa Vitoriak aukeratutakoa, eta kulturarloan Mikel Bujandak Luis Garde Iriarteri egin dio elkarrizketa argitaratu duen "Barbaroak baratzean" poesia liburuaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!