Irrintzi plaza 2018-01-17

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 17a, 18:10

Pello Iturria botikariarekin zabaldu dugu gaurko Irrintzi plaza, besteak beste Kamomila sendabelarrari buruz aritu zaigu. Gero Oskia Ugarte etorri zaigu Huarte arte garaikideko zentrotik. Bolibian dabilen Andoni Sagastibeltzarekin solastu gara gero zuzenean eta Josetxo Azkonak bere olerkiak ekarri dizkigu. Zinemaren tartea izan dugu Gontzal Agoterekin, irrintzia Unai Arrasate gazteak eskeini digu, Xorroxin irratiko berriemale Julen Zelaietak inguru horietako albisteak eman dizkigu eta bukatzeko, Irrintzi Sound System saioan Governors taldeko kideak izan ditugu kaleratu duten seigarren lana aurkezteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!