Pello Iturria. Kamamila eta mihilua

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 17a, 18:08

Astakamamila esaten diote gure mendietan maiz aurkitzen dugun kamamila motari. Erapilpen ugari ditu.

Astakamamila (Santolina chamaecyparissusElkartuen taldeko landarea da. Hosto estuak ditu, zati luzexkatan banatuak. Lore antzeko gerba bakunak ditu, horixkak, adarren muturrean. Landare usainduna da eta zapore mingotsa du. Toki lehorretan eta harritsuetan hazten da, Mediterraneoko karezko lurretan bereziki. Heste zizareak hiltzen ditu eta kamamilaren ordezko bezala erabiltzen da gerben infusioa. 

Erabilpen ugari ditu: digestioa egiten laguntzen du, lasaigarria da, zauriak eta erredurak garbitzeko oso ona da eta begietarako gaitzetarako ere bikaina. Hori guztia eta gehiago kontatu digu Pello Iturria botikariak Irrintzi Plaza saioan. 

 

Mihilua (Foeniculum vulgare) Apiaceae familiako landare belarkara da. Hego Europar eta Hego Asiar jatorria du. Bi metro garai izatera hel daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!