Eneko Villegasek emandako albiste onarekin zabaldu dugu gaurko saioa, UEUko koordinatzaile Edurne Kochek hastear dituzten ikastaroei buruz aritu zaigu, Aizu aldizkaria irakurri dugu Eñaut Mitxelenarekin eta Gobernuz Kanpoko erakundeen koordinadorako kide David Ziganda ere izan da gurean. Martin Juanenarekin Irrati Extrem kirolen tartea egin dugu, Oihane Venturak irrintzia eskeini digu, lapikoen artean Juan Etxenikek arrozari buruz hitz egin digu eta Kulturarloan Mikel Bujandak Rikardo Urrizolarekin mintzatu da "Consejo de guerra injusticia militar" izeneko liburuaz.