Irrintzi plaza 2017-12-21

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 21a, 18:04

Eguneko albiste ona Ion Orzaizek eman digu. Kioskoan Argia astekaria irakurri dugu Xabier Letonarekin batera eta gero solasaldia egin dugu zenbait emakume kirolarirekin. Leitzaldeko albisteak Unai Zabaletak eman dizkigu, larunbatean ospatuko den Azoka gardenaz Aritz Ganboa gaztagilearekin solastu gara eta gero Ermitagainako Merkatura joan gara Diego Vazquezekin solastera eta erosketa egitera. Bukatzeko, gure Irrintzi Mirrintzi lehiaketan sari pilo bat banatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!