Saioa Jaurena errugbi jokalariarekin zabaldu dugu gaurko irrintzi plaza, ondoren Mikel Artxankorekin hitz egin dugu Hazi Arte izeneko programari buruz, Barañain auditorioan egiten ari direna, Andoni Sagastibeltzak Txiletik zuzenean mintzatu zaigu eta Josetxo Azkona idazleak bere olerkiak ekarri ditu. Zineman "The Journey" filma ikusi dugu Gontzal Agoterekin, Uxue Serranoren irrintzia entzun, Xorroxin irratiko berriemale Julen Zelaieta eta Bukatzeko Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko bozeramale Aitor Agirrezabal izan dugu larunbatean ospatuko den 21. edizioaz mintzatzeko.