Eneko Villegasek eman digu gaur albiste ona, ondoren Ttipi-ttapa aldizkaria irakurri dugu Aitor Arozenarekin batera. Ander Perezek bertsolaritzari buruzko kronika pasa digu eta Susana Aristu jostunari egin diogu elkarrizketa. Martin Juanenarekin kirolen tartea egin dugu, Jokin Irigoienen irrintzia entzun eta lapikoen artean sartu gara Maren Aranburo sukaldariarekin. Abesti Gaztea proposatu digu Ainhoa Vitoriak eta Kulturarloan Mikel Bujandak Alberto Ladron idazleari egin dio elkarrizketa "Jainkoen Zigorra" bere azken liburuaz.