Irrintzi plaza 2017-11-20

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 20a, 18:39

Eneko Villegasek eman digu gaurko albiste ona, Jon Mattin Matxainek Ipurtargiei buruz solastu zaigu zientziaren txokoan, bertsolaritzaren inguruko kronika pasa digu Ander Perezek eta Kioskoan Aizu aldizkaria irrakurri dugu. Gobernuz kanpoko erakundeen koordinadorako kide David Ziganda izan dugu ere. Kirolen tartea Martin Juanenarekin, Oihane Venturaren irrintzia, lapikoen artean Katakrakeko Juan Etxenikek esneaz hitz egin digu. Euskadi Gazteko Ainhoa Vitoriak aukeratutako abestia entzun eta Kulturarloan Mikel Bujandak Nerea Perez Ibarrola elkarrizketatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!