Parlamentarien solasaldian, besteak beste, zerga erreformaz, duela urte bat atxilotu zituzten Altsasuko gazteez eta espetxean gaixo diren presoez mintzatu gara hiru lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Esther Korres eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez. Iruñeko katedraleko klaustroa zaharberritzen ari dira. Ioar Cabodevilla arkitektoa da bisita gidatuen arduradun. Bertan egiten ari diren lanez eta klaustroaren egoeraz hainbat argibide eman dizkigu. Xabier Agirre filosofoarekin politikariek sare sozialak haien mesederako nola erabiltzen dituzten aztertu dugu. Amaitzeko, Angel Erro poeta burlatarrarekin eguneroko bizitzaren gauza txikiez hitz egin dugu.