Irrintzi plaza 2017-11-14

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 14a, 18:03

Proposamen batekin hasi dugu gaurko saioa, Katakraken izanen den "Denok gara King Kong" saioarena. King kong teoria liburuaren itzultzailearekin solastu gara, Itziar Diez de Ulzurrunekin. Kirol tartea zabaldu dugu gero Mikel Nabarrorekin eta tertulia egin dugu Martxelo eta Leirerekin. Josu Alfarorekin Adís Abebako plaza batera joan gara, irrintzia Iñaki Irisarrik eskeini digu, Gasteiz inguruko albisteak eman dizkigu Jon Santxezek eta Irrintzi Sound System saioan Jese Leonek aukeratutako doinuak entzun ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!