Irrintzi plaza 2017-11-13

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 13a, 18:16

Albiste onarekin hasi dugu gaurko Irrintzi plaza saioa, Eneko Villegasek eman diguna. Gero Kioskoan sartu gara Gaztezulo eta Beitu izeneko hedabide jaio berria irakurtzeko Zuriñe Maguregirekin. Errigorako saskiak banatu ditugu entzuleen artean eta Gorka Pastor musikariarekin solastu gara idatzi duen liburuari buruz. Ekologistak martxan taldearen izenean Asier Azpilikueta etorri zaigu ingurumen museoan egin behar duten ekoeskolaz informazioa emateko. Martin juanenarekin kirolen tartea egin dugu, Jokin Irigoienek irrintzia eskeini digu, lapikoen artean Javi Ribero sukaldariak eman dizkigu errezetak, Ainhoa Vitoriak aste honetako abesti gaztea ekarri digu, hagitz ongi tartea entzun eta Kulturarloan Mikel Bujanda lankideak 948 merkatuaz hitz egin digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!