Sexoari buruz solastu gara gaur Irrintzi plazan Solasean gune sexologikoko Angela Camposekin, ondoren, Txilen barna dabilen Andoni Sagastibeltzarekin egin dugu bat, Josetxo Azkona idazleak bere olerkiak ekarri ditu eta zineman ere sartu gara aste honetako estreinaldiak komentatu eta sarrerak banatzeko. Irrintzia Ortzi Kirogak eskeini digu, Xorroxin irratiko berriemale Julen Zelaietak zonalde horretako albisteak eman dizkigu, eta bukatzeko, Xabier Olazabal musikariak Nafarroako Yolanda Campos konpositorearen lanak ekarri dizkigu.