"Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 31a, 18:19

Aroa Cerezo Mulier taldeko futbol jokalari gaztearekin mintzatu da aste honetan Mikel Nabarro “Kirol txiki, esfortzu handi” tartean. 15 urte besterik ez ditu eta bigarren mailan ari da jokatzen. Hiru dira maila honetan lehian ari diren talde nafarrak:  Osasuna, Mulier eta Ardoi.  

Honetaz gain azken asteburuko emaitzen errepasoa egin zuen Mikel Nabarrok:

                                                                                               

SASKIBALOIAN

 

Asteburuan, Erriberrin eta Donostian Euskal Herriko Selekzioen txapelketa ospatu zen haur eta kadete kategorietan. Nafarroan lehiatu zen gizonezko eta emakumezko haur kategoriako partiduak eta Gipuzkoan, Anoetan zehazki, kadeteenak.

 

Gauzak horrela, Erriberrin Bizkaia nagusitu zen bi finaletan neska eta mutilena Gipuzkoa irabaziz. Lehia handiko partidak izan ziren, eta Nafarrak hirugarrenak izan ziren emakumezko haur kategorian Araba HIRUROGEITA BOST – BERROGEITA HAMASEI irabazi ondoren. Gizonezko lehiaketan laugarrenak.

 

Beste aldetik, anoetan, nahiz eta borroka handia eman gure neskak laugarrenak izan ziren eta mutilek ere, azken posizioan bukatu zuten. Badirudi asteburuko lehendabiziko partiden esfortzua nabarmendu zutela. Emakumezko kadete txapelduna …............... eta gizonezko kadete txapelduna...... izan zen.

 

Dena den, esperientzia itzela guztientzat begibistan geratu delako euskal herriko saskibaloia sasoian dagoela.

 

BEISBOLEAN

 

Nafarroako Senior Txapelketako finalaren protagonistak ezagutzen ditugu jada. Erdifinalak jokatu ziren pasa den asteburuan eta Pamplonak Irabia 17-7 irabazi zuenez eta Nafarroa Beisbolek 4-1 Argaren kontra, datorren larunbatean, hilak lau, lauretan Burlatan azken kapituluaz gozatuko dugu. Ea nork lortzen duen txapela.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!