Irrintzi plaza 2017-10-30

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 30a, 18:44

Eguneko albiste ona Eneko Villegasek eman digu, ondoren Ane Ablanedo etorri zaigu UEUko ikastaroez solasteko, bertsolaritza kronika eman digu Ander Perezek eta Gaztezulo aldizkaria irakurri dugu Zuriñe Maguregirekin. Gobernuz kanpoko erakundeen koordinadorako David Ziganda etorri zaigu gero. Martin Juanenarekin kirol tartea zabaldu dugu, irrintzia Jokin Irigoienek eskeini digu, lapikoen artean Maren Aranburo sukaldariak Marokoko errezeta bat eman digu, abesti gaztea aukeratu du Euskadi Gazteko Ainhoa Vitoriak eta kulturarloan Mikel Bujandak Juan Luis Larrazari egin dio elkarrizketa idatzi duen "bidea eginez" liburuaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!